XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(
Euskal kezkak urduritu au, naiz-ta doixtar abizena eraman, Legazpi`ko auzune Udana`n jaio zan 1900-5-6`an,
Lenengo ikasketak Brinkola`n egin ondoren, 1913`an Alemania`ra joan zan batxiller-ikastaroak osatzen.
1918`an Euskalerrira dator, eta emen euskaltzaletzen da, bere arreba batekin euskeraz ikasirik.
Geroago, Alemani`ra biurtu ta bere Irakasle tesisa Gottingen`go Ikasguak (1940) onartzen dio.
1944`n, Errusia`ren aurkako burrukan, Petersburgo`n Gudari-Talde Urdiñakin batzen zaigu; gero, ia gerra amaitu arte, Berlin`en egiten dizu itzultzailleen maixu.
Eta atzenez, errusitarren kontrako eraso-aldian jausi zan 1945-4-27`an.
EUSKALTZALE Sudurluze zan antza umetatik, eta jakin-min.Brinkola`ko umetxoak, bere eskola-lagunak, egiten zuten izkera arrigarri zitzaion, eta bere arrebakin batera ikasten asi; ortarako, artu-emanean jarri zan laster Azkue jaunarekin, baita idazteari eman ere
Ona bere lanik beiñenak 1)